TALDE KIROLAK
- Taldean lan egiten da.
- Taldekide batek akatsa egitean talde guztian du eragina
- Ongi etortzen zaie haur lotsatiei harremanak egiteko
- Ezinbestekoa da taldekideekin ongi moldatzea eta taldekoek eta entrenatzaileek ez baztertzea.
- Oso lotsatiak diren haurrein ongi etorriko zaie aurretik ezagutzen duten norbait edukitzea taldean.
- Ziurtatu behar dugu taldean eta kirolean gustura daudela, batzuetan ez baitute garbi adierazten.
BANAKAKO KIROLAK
- Bakarrik egiten da lan.
- Pertsona lotsatiak erosoago sentitzen dira kirol hauetan.
- Askotan emaitza hobeak ematen dituzte inoren menpe egon gabe.
- Garrantzitsua da kirolaaren zati bat taldean izatea, haurra sozializatzeko.
- Hutsegiteak eta porrotak onartzen ikasten gurasoek lagundu behar diote, zama handia baita berak bakarrik aurrera eramateko.
- Haur konporakoienei ez zaie komeni banakako kirola egitea aspertu egingo lirateke.
NIRE KIROLA:ARRAUNA
Arrauna berez, taldeko edo banakako kirola izan daiteke baina banakakoa aulki mugikorrean izango litzateke eta ibaietan bakarrik egin daiteke, beraz Getarian aulki finkoa egiten dugu.
Nire ahizpa arraunean hasi zenean bere estropada guztiak ikustera joaten nintzen gurasoekin, eta bertan beti hiru lagun elkartzen ginen (bi nire adinekoak ginen eta bat urte bat gazteago), gure gurasoek elkarrekin ikusten zituzten estropadak eta gu bueltaka ibiltzen ginen gure ahizpa eta anaien estropadak iritsi arte. Asko gustatzen zitzaigun arrauna eta kirolean hasteko jendea bildu behar genuen, hiruk bakarrik ez baitute batel bat ere osatzen. Azkenean gure bi kuadrilletan galdetuta zazpi pertsona bildu genituen. hamar pertsona ginen eta bi batel osatu genituen.
Hortaz nik talde kirola egiten dut. Oso gustura nago nire taldearekin, batzuk aurreko urtean hasi ginen eta beste batzuek aurten hasi dira. Aurreko urtean guztiok oso ongi moldatzen ginen, nahiz eta hiru urte ezberdinetakoak izan. Aurten jende gehiago etorri da eta ezberdina da aurreko urtekoak oso ongi moldatzen baikara, baina hala ere oso ongi pasatzen dugu. Askotan haserratzen gara elkarrekin entrenamentuetan eta estropadetan baina gehienetan uretan gertatutako kontuak bertan utzi eta entrenamendua bukatzean uretakoa ahazten saiatzen gara. Entrenatzaileekin ongi moldatzen gara nahiz aurreko urtean genuena izan zen onena.